Nortzuk gara?

Ekotarriko nire amak, Zuriñe Vigalondo Otxoa de Txintxetru, eta nik, Maitane Beltrán de Guevara Vigalondo, osatzen dugun sozietate kooperatibo txiki bat da. Betidanik ingurugiroarekin eta bizimodu osasuntsuko ohiturekin oso kontzientziaturik egon den familia baten parte osatzen dugu.

Gure ideia honako arrazoiengatik sortzen da:

Egungo bizitza erritmoak ez digu uzten plater apart eta osasuntsuak prestatzeko nahi haina denbora ematen gure amonek egiten zuten bezala. Hots, janari laster, osasuntsu (Fast & Healthy Food) eta kalitatezkoa.

Beste arrazoi gure amonei omenaldia egitea zen, betiko errezetak eginez.

Eta horrela bada sortu zen Ekotarriko, plater landu eta amaituen kontserba-enpresa bat. Produktu guztiak artisau eran egiten dira bertako lehengai ekologikoz, gehigarri eta gluten gabe, eta denboran zehar bere horretan mantentzea lortzen dugu bero eta hutsezko esterilizazioaren bitartez.